DBH: Musika irakaslea
Fundación Educativa Jesuitas Norte
Jesuitak Indautxun, gure ikasleen giza garapena eta garapen akademikoa sustatuko duen kalitatezko hezkuntza eskaintzea da gure egitekoa. Hurrengo ikasturterako, irakasle profil baten bila gabiltza bigarren hezkuntzan ingelesa eta euskara irakasteko.
Jesusen Lagundiaren Bilboko itunpeko ikastetxea gara; mendeetan zehar jesuiten zentroen ezaugarri izan den tradizio pedagogiko eta egiteko modu baten oinordekoak. Ikasleek gizarte adiskidetu eta zuzen baten alde lan egin ahal dezaten, pertsona aditu, errukior eta konprometitu gisa eta inguruko errealitatearen jakitun haz daitezen laguntzen diegu, betiere kristau inspiraziotik abiatuta. Arreta pertsonalizatuaren eta espiritualtasunaren aldeko apustua egiten dugu, guztion artean, grinez, lankidetzarekin eta ikaskuntzarekin, elkar-zaintza eta senide-arteko giroan.
Erantzukizunak hauek dira:
- DBH 1. eta 3. mailan musika irakasgaia eman
- Euskarako errefortzua DBH 2. mailan.
- Irakasgai horien ikaskuntza eraginkorra sustatuko duten hezkuntza-jarduerak diseinatzea eta planifikatzea.
- Ikasleen aurrerapena ebaluatzea eta feedback konstruktiboa ematea.
- Irakasle-taldearekin lankidetzan aritzea diziplinarteko hezkuntza-jarduerak koordinatzen.
- Ikasleen artean ikaskuntza positiboko giroa eta hizkuntza- eta literatura-trebetasunak garatzen laguntzea.
- Garapen profesionaleko bileretan eta jardueretan parte hartzea.
Hauek eskaintzen ditugu:
- Behin behineko kontratua iraupen ezezagunarekin
- 18 ordu (%81,82ko jardunaldia)
- Musikako ikasketak:
- Musikako Goi-mailako Titulua 617/1995 Errege Dekretuan aintzat hartutako edozein espezialitatetan.
- Uztailaren 8ko 1542/1994 Errege Dekretuaren arabera Musikako Goi-mailako Tituluaren baliokidetzat jotzen diren titulazio guztiak.
- Lizentziaduna:
- Musikaren Historia eta Zientziak.
- Historia, Artearen Historia espezialitatea (Musikologia atala).
- Musikologia.
- Musikako Goi Ikasketak (631/2010 Errege Dekretua).
- Gradua Musikologian, Gradua Musikaren Historia eta Zientzietan.
- Euskara C1 agiria
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra
¿Quieres recibir más ofertas?
Suscríbete y recibe ofertas similares para DBH: Musika irakaslea. ¡Entérate antes que nadie!
- docente de quimica virtual Bilbao, Vizcaya
- docente fotografia Bilbao, Vizcaya
- profesor de comunicación Bilbao, Vizcaya
- docente-de-comunicación Bilbao, Vizcaya
- profesor educacion tecnologica Bilbao, Vizcaya
- docente ciencias Bilbao, Vizcaya
- docente programacion Bilbao, Vizcaya
- profesor desde casa Bilbao, Vizcaya
- professor Bilbao, Vizcaya
- docente para fp Bilbao, Vizcaya
